Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 15a eta 16a #euskalsegur

EAEko Aseguru Bitartekarien Kontseiluak beste behin deitu du EUSKALSEGUR Aseguru Bitartekaritzaren Euskadiko II. Foroa, EAEko aseguruaren alorreko eragile guztien artean elkarrizketa, gogoeta, eztabaida, azterketa eta prestakuntza sustatzeko asmoz. Ekimen horren funtsezko arrazoia Kontseiluak, oro har, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elkargoek, bereziki, euskal gizartearekiko duten konpromisoa da; hain zuzen ere, finantzaren eta aseguruen kultura sustatzeko konpromisoa, gizarteak modu arduratsuan bizitzeko eta arriskuei aurre egiteko aukera izan dezan.

Bigarren edizio honetan ‘Arrakasta Bitartekaritzaren Ondorengotzan eta Etorkizunean. Nola laguntzen dute Profesionalen Elkargoek?’ izango da leloa, eta foroa antolatu duten elkargoek bitartekaritza-enpresen etorkizuneko aurreikuspenetan elkargook zer eginkizun bete behar dugun aztertu nahi dute. Ildo horretan, ezin dugu aipatu gabe utzi profesionalen jarduera kolektiboa oso garrantzitsua dela profesionalen defentsa-gabeziaren aurrean edo haien eskubideen babesaren aurrean. Horrekin guztiarekin, bitartekaritzak etorkizunean behar duen komunitate mota ikusaraztea ere lortu nahi da, bitartekaritza erronka berrietara egokitzeko.

Bitartekaritza-enpresaren etorkizunari dagokionez, Foroaren hainbat saiotan landuko dira, hainbat formatutan, negoziorako, barne-antolamendurako eta produktuetarako interesekoak diren gaiak. Negozioari dagokionez, esanguratsua da enpresaren ondorengotzak dakartzan galderetarako erantzunak izatea, hau da, negozioari noiz, nola eta zer modutan ekin behar zaion. Beste elementu kezkagarri bat bezeroak Bitartekaria aldatzen duenean sortzen den zailtasuna da, eta, horretarako, saio espezifiko bat egingo da Kontseilu Nagusiak sustatu duen eta egon litezkeen zalantzak argitzen dituen txostenaren emaitzen berri izateko. Negozioari dagokionez, beste alderdi garrantzitsu bat aseguru-konpainien eta Bitartekarien arteko komunikazioan dagoen edo ez dagoen eraginkortasuna da.

Bitartekaritza-enpresen barne-antolamendua hobetzeari dagokionez, garrantzitsutzat hartu dugu Foroan hainbat gai sartzea, hala nola teknologia berriak aplikatzea eta kalitate-ziurtagiria ezartzea, baita motibazioari eta lidergoari buruzko alderdiak sartzea ere, edozein enpresak arrakasta izateko oinarrizko alderdiak, hain zuzen ere. Gai hau profesionalen foro batean lantzea arraroa bada ere, umore ona ere garrantzitsua da harreman ezin hobeak sortzeko enpresan bertan nahiz bezeroekin, eta hori egiaztatuta geratuko da EUSKALSEGUR Foroan irribarrea eragiten duen aditu batek hartuko duelako parte. Azken batean, enpresaren barne-antolamendua hobea bada, errentagarritasuna eta negozioa lortuko dira.

Bizitzaren eta autoen arloak nabarmenduko dira EUSKALSEGUR 2015 Foroaren esparruan. Osasunaren eta Bizitzaren arloak izan dira krisialdiaren aurrean portaera hoberena izan dutenak. UNESPAren arabera, 2015. urtean osasun-aseguruak aurreko ekitaldia baino ekitaldi hobea izango du eta 2014an lortutako 7.100 milioi euro baino zertxobait gehiago lor ditzake. Bestalde, Autoen arloan primen araberako fakturazioak azken urte hauetan izandako beheranzko joerari eutsi dio, baina hain nabarmena ez den jaitsiera ikusten hasi gara. Bitartekarien kanala Autoen aseguruak banatzeko kanal nagusia da gaur egun.

Premisa horiekin, EAEko Aseguru Bitartekarien Elkargoen Kontseiluak Aseguru Bitartekaritzaren Euskadiko II. Foroa deitu du. Lanbideak bizirik, profesionalek kezkatuta eta Elkargoek etorkizuneko agertoki berriak ahalbidetuko dituzten esparruak eraikitzeko ilusioz beteta jarraitzen dutela jendeari eta guri erakusteko erronka bat.

Deskargatu oraintxe bertan Euskalsegurren appa!

Euskalsegur 2015 foroaren app erraz eta intuitiboa, iOs eta Androiderako, honako esteka hauetan deskargatu daiteke

Tresna honek egitarauan sartzeko aukera ematen du, Gasteizko Europa Biltzar eta Erakusketa Jauregiaren gida bat barne hartzen du, eta foroa egiteko laguntza eskaintzen duten konpainiak eta erakundeak ere elkartzen ditu.

Europa Biltzar eta Erakusketa Jauregia

  • NOLA IRITSI

    Europa Biltzar eta Erakusketa Jauregia

    Gasteiz hiribidea, 85
    01009 Vitoria-Gasteiz

ERAKUNDE ANTOLAMENDUA

ANTOLAMENDU TEKNIKOA