Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 15a eta 16a #euskalsegur

10:00 – 10:30 h.  PARTE-HARTZAILEAK IRISTEA ETA HARTZEA

· Inskripzioak. Akreditazioa. Materiala ematea.

10:30 – 10:40 h.  ONGIETORRI INSTITUZIONALA

JORGE AZCÁRRAGA
ARABAKO ASEGURU BITARTEKARIEN ELKARGOKO PRESIDENTEA

10:40 – 11:00 h.  INAUGURAZIO INSTITUZIONALA

IÑAKI DURÁN
EUSKADIKO ASEGURU BITARTEKARIEN KONTSEILUKO PRESIDENTEA

JOSÉ MARÍA CAMPABADAL
ASEGURU BITARTEKARIEN ELKARGOETAKO KONTSEILU NAGUSIKO PRESIDENTEA

11:00 – 12:00 h.  I. SAIOA. INAUGURAZIO HITZALDIA

‘HITZ EGITEA GUSTATZEN ZAIT, ONARTZEN DUT’

Luis Moya LUIS MOYA – Ikus CV
RALLYEN KOPILOTU OHIA ETA SUBARU
MOTORSPORT-EKO KIROL ZUZENDARI OHIA

A Coruñako kopilotu ohi karismatikoak rallyen munduan lortu duen esperientzia zabalaren berri emango digu Euskalsegur’15-era bertaratzen garen guztioi. Ildo horretan, garaile izateko eta automobilismoaren gailurrean irauteko funtsezko balioak zein diren azalduko digu, hala nola pertseberantzia, konpromisoa, sakrifizioa edo diziplina, guztiak ere maila pertsonalari, kirolari eta/edo lanari ere aplikatzeko modukoak. Bi aldiz rallyen munduko txapeldun izandakoak Munduko Txapelketaren rally-talde baten egitura nolakoa den adieraziko digu, taldekide bakoitzak zer eginkizun dituen eta abar, eta bereziki azpimarratuko du behar-beharrezkoa dela taldeko kide guztiak eta departamentuak ongi koordinatuta egotea. Eta horrek guztiak enpresaren munduarentzat balio du noski. Solas ederrean kontatuko digu hori guztia, berak hobekien dakien moduan; izan ere, argi eta garbi onartzen duenez, hitz egitea gustatzen zaio!

12:00 – 12:45 h.  II. SAIOA. HITZALDIA

‘BEZEROAREN ZAILTASUNAK BITARTEKARI ALDAKETAREN AURREAN’

Jose Maria Munoz JOSÉ MARÍA MUÑOZ – Ikus CV
MERKATARITZA ZUZENBIDEKO KATEDRADUNA
GARRIGUES ABOKATU LANGELA

BRIEFING. Aseguru Bitartekarien Elkargoetako Kontseilu Nagusiak txosten bat eskatu zuen ‘aseguru bitartekarien aldaketaren’ inguruan, kolektibo horren eskura argudio sendo eta fidagarriak eskaintzeko helburuarekin. Horregatik, zerbitzu juridiko eta fiskaletan aditua den Garrigues bulegora jo zuen, txostena egiteko ardura har zezan.

Kontsulta horren bitartez jakin nahi dugu nori dagozkion komisioak bitartekaria aldatu eta aseguru-kontratua berritzen denean, bitartekari-aldaketak gero eta maizago gertatzen ari direlako indarrean dauden polizetan.

Katedradun eta merkataritza-zuzenbidean aditu José María Muñoz jaunak egin du txostena, eta hark emango digu kontsultaren ondorioen berri.

Deskarga aurkezpena

12:45 – 13:45 h.  III. SAIOA. EZTABAIDA

‘KOMUNIKAZIO ILDOEN ERAGINKORTASUNA KONPAINIEN ETA BITARTEKARIEN ARTEAN’

Aurkezlea eta moderatzailea

JORGE AZCÁRRAGA
ARABAKO ASEGURU BITARTEKARIEN ELKARGOKO PRESIDENTEA

Eztabaidan parte hartuko dutenak

JESÚS AIRA
ASEGURU KONPAINIAK

LAURA FERNÁNDEZ
ASEGURU AGENTE ESKLUSIBOA

JAVIER ESPINOSA
REALE SEGUROS KONPAINIAKO ZUZENDARI KOMERTZIALA

GUILLERMO ROTHE
PELAYO KONPAINIAKO ZUZENDARI KOMERTZIALA

Saioa proiekzio batekin hasiko da, eta kopuru zehatzak eskainiko ditugu aseguru-konpainien eta bitartekarien arteko komunikazioak eta harremanak azken urteetan izan duten bilakaeraren inguruan.

Jarraian mahai-inguru bat antolatuko da bi alderdiekin, hau da, aseguru-konpainietako eta bitartekotza-enpresetako ordezkariekin, proiektatutako datuak aztertzeko, eta, etorkizunari begira, orain arteko komunikazio-eredua balioesteko eta egin beharreko aldaketak proposatzeko.

Merkatua gero eta lehiakorragoa da, eta horregatik bitartekari eta aseguru-erakundeen arteko harremanak irekia izan beharko luke, tentsioak eta gatazkak saihesteko helburuarekin. Zentzu horretan, honako galdera hauek planteatuko ditugu: gaur egungo komunikazio-kanalak eraginkorrak al dira? hobetu al ditzakegu? zein dira arazo nagusiak? zer sustatu behar dugu?

Teknologia-berrikuntza eta -aurrerapenak kontuan hartzekoak dira, eta bitartekarien eta aseguru-konpainien arteko komunikazioan nola aplikatu behar diren aztertu behar da, gardentasunez lan egiteko, eta horrela, elkarrekin aurrera eginez eta ahaleginak batuz, produktibitatea hobetzeko.

13:45 – 15:15 h.  LANEKO BAZKARIA

15:15 – 16:45 h.  IV. SAIOA. TAILER TEMATIKOAK

Bertaratuen parte-hartzea sustatzeko helburuarekin tailer tematiko batzuk antolatuko dira, aldi berean eta gela desberdinetan.

Hizlari batek tailerra irekiko du 30 minutuko azalpen batekin, eta jarraian gai horri buruz eztabaidatuko dugu bitartekari eta aseguru-enpresen arteko mahai-inguruan.

16:45 – 17:30 h.  V. SAIOA. HITZALDIA

‘ZERGA ERREFORMA: BAZKIDE PROFESIONALEN ERREGIMENA’


IÑAKI NÚÑEZ – Ikus CV
GARRIGUES-EN EUSKADI, NAFARROA ETA ERRIOXAKO BULEGOKO BAZKIDE ZUZENDARIA

Zerga Zuzenbidean espezializatutako abokatuak zerga-erreforma aztertuko du, baita erreforma horrek profesionalei nola eragiten dien ere, 2015eko urtarrilaren 1ean indarrean hasi zen zerga-erreforma berrian sartutako aldaketei jarraiki. Ildo horretan, PFEZa, BEZa eta Sozietateen gaineko Zerga aztertuko ditu, elkargoko kide diren profesionalei eragiten dieten aldaketei dagokienez.

Deskarga aurkezpena

17:30 – 18:45 h.  VI. SAIOA. HITZALDIA ETA EZTABAIDA

‘NEGOZIO+ BIZITZA+: EGUNGO ASEGURU BITARTEKARIEN IKUSPEGI ERALDATZAILEA’

Castello, Santiago SANTIAGO CASTELLÓ – Ikus CV
MASTERPRISMA-KO ZUZENDARI NAGUSIA

NEGOZIO+ BIZITZA+ PLANARI BURUZKO EZTABAIDA

NEGOZIO+ BIZITZA+ plana beste plan baten isla da, hain zuzen ere CECASek eta CNS Aseguru Negozioen Zentroak 2013an bultzatutako OSASUN+ BIZITZA+ planaren isla, eta osasun- eta bizitza-merkatuak hiru urtean bost puntu gora egitea du helburutzat.

Osasunaren eta Bizitzaren arloak dira krisiari ondoen erantzun diotenak. UNESPAren arabera, 2015eko ekitaldia hobea izango da aurrekoa baino osasun-aseguruentzat, eta litekeena da 2014an lortutako 7.100 milioi euro pasatxoko zenbatekoa gainditzea. Arrisku-kapitala ospitaleen munduan sartzea edo biztanleria zahartzea garrantzitsuak dira arlo horren etorkizunari begira. Funtsezkoa da joera berrien eta bezeroei eskaintzeko moduko produktuen berri izatea, merkatua bilakatu ahala aldatzen direla kontuan hartuta. Horrela bitartekariak beti dauka bezeroaren premiei aurrea hartzeko aukera.

Gauzak horrela, nola jardun behar du bitartekariak osasun- eta bizitza-arloetan negozioa handitzeko?

Santiago Castelló jaunak gai horiei guztiei helduko die, eta hitzaldian espezifikoki azalduko du bitartekariaren gaur egungo egoera zein den eta gizartean zer eginkizun bete behar duen. Aztertuko du, halaber, bezeroen aurrean ospea nola irabaz daitekeen, hartara kudeaketa-eredu egokia ziurtatzeko, oro har negozioa areagotuko duena eta bereziki bizi-aseguruen alorrean.

Deskarga aurkezpena

NEGOZIO+ BIZITZA+ PLANARI BURUZKO EZTABAIDA

Parte-hartzaileak

SANTIAGO CASTELLÓ
MASTER PRISMA-KO ZUZENDARI NAGUSIA

ELENA JIMÉNEZ DE ANDRADE
MADRILGO ASEGURU BITARTEKARIEN ELKARGOKO PRESIDENTEA

CYRILLE MASCARELLE
ASEFAKO ZUZENDARI NAGUSIA

ALFONSO BÁRCENA
CASER-EKO IPARRALDEKO ARTEKARIEN ZUZENDARI KOMERTZIALA

EVARISTO CHURRUCA
LAGUN AROKO IPARRALDEKO ARTEKARIEN ZUZENDARIA

PILAR ROYO
LIBERTYKO IPARRALDEKO LURRALDE ZUZENDARIA

ÁLEX BILBAO
SURNE-KO ZUZENDARI KOMERTZIALA

JOSEBA BÁRCENA
AEGON-EKO IPARRALDEKO LURRALDE ZUZENDARIA

Aurkezlea eta moderatzailea:

JUAN CARLOS ECHEVARRÍA
BIZKAIKO ELKARGOKO PRESIDENTEA

 

18:50 h.  LEHEN JARDUNALDIAREN AMAIERA

20:30 – 23:30 h.  EUSKALSEGUR SARI BANAKETAREN EKITALDIA ETA AFARI INSTITUZIONALA

Deskargatu oraintxe bertan Euskalsegurren appa!

Euskalsegur 2015 foroaren app erraz eta intuitiboa, iOs eta Androiderako, honako esteka hauetan deskargatu daiteke

Tresna honek egitarauan sartzeko aukera ematen du, Gasteizko Europa Biltzar eta Erakusketa Jauregiaren gida bat barne hartzen du, eta foroa egiteko laguntza eskaintzen duten konpainiak eta erakundeak ere elkartzen ditu.
 

© Copyright - EUSKALSEGUR 2015