NOLA IRITSI
Europa Biltzar eta Erakusketa Jauregia
Gasteiz hiribidea, 85
01009 Vitoria-Gasteiz
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 15a eta 16a #euskalsegur
Europa Biltzar eta Erakusketa Jauregia
Gasteiz hiribidea, 85
01009 Vitoria-Gasteiz
Gasteiz ia mila urte dituen eta oraindik Erdi Aroko trazaduraren zati handi bat gordetzen duen hiria da, baita hiri gotiko, errenazentista, neoklasikoa eta modernoa ere. “Natura dela medio” liluragarria da, berdegune asko daude, 42 metro karratu baino gehiago pertsona bakoitzeko, eta horren ondorioz, Europan berdegune gehien dituen hiria da. Euskadiren hiriburuak jarduera-agenda trinkoa du, zuzeneko kontzertuak, jaialdiak eta ikuskizunak antolatzen baitira, eta, gainera, eskaintza gastronomiko zabala dago, euskal sukaldaritza berria izenekoaren errezeta sofistikatuak edo pintxo ospetsuak dastatu ahal izateko.
Gasteiz hiri aproposa da edozein ekitaldi mota antolatzeko. Biltzarretarako azpiegitura modernoak eta moldakorrak izateaz gain, hiria oso erakargarria da edozein lanbide-bileratara bertaratzen direnentzako leku liluragarri asko daudelako. Europa Biltzar eta Erakusketa Jauregia esparru perfektua da 700 pertsona inguru biltzen dituzten Biltzarrak egiteko. Jauregian hainbat tamainatako eta erabilera-aukera handiko aretoak daude; areto horiek 20 lantaldek baino gehiagok aldi berean jarduteko aukera ematen dute eta 25-500 pertsona hartzeko edukiera dute. Erabilera anitzeko esparru bat ere badago, 1.000 pertsonako ekitaldietarako edo 60 standetik gorako merkataritza-erakusketarako egokia dena.